• Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.
  • 94 679 33 79
  •   c/ San Francisco, 32 - Bilbao

La segunda edición del Festival Internacional de Webseries de Bilbao contará con la colaboración de BilbaoHistoriko que entregará el “Premio BilbaoHistoriko” a la mejor webserie rodada o ambientada en un casco histórico.

El objetivo de este premio es el de estimular la presencia de los cascos históricos como escenario en el ámbito de la creación audiovisual y a medio plazo, animar a los y las creadoras audiovisuales a utilizar los barrios históricos de Bilbao para el rodaje de sus webseries.

Ucrania, Corea, Singapur, Inglaterra, Italia y España  han esperado al Festival de Bilbao para el estreno mundial de sus series digitales.

La capital vizcaína se convertirá en el epicentro internacional del pujante sector audiovisual de las series distribuidas por Internet.

La 2ª edición del festival BILBAO WEB FEST, que se celebrará del 26 al 29 de octubre, proyectará en su sección oficial un total de 30 series digitales procedentes de 15 países tan dispares c omo EE UU, Noruega, Australia, Italia o Brasil. Sólo una serie española (This new world) ha sido seleccionada para competir en la sección oficial del festival, que repartirá un total de 20 premios entre los proyectos ganadores.

Pese a su juventud, BILBAO WEB FEST es el festival más internacional de este género que se celebra en España y este año además incorpora la primera Feria de series digitales realizada en el país. La capital vizcaína se convertirá así en la capital mundial de las series distribuidas por Internet, un sector claramente pujante de la industria audiovisual, que concentra gran creatividad e innovación y que cada vez está ganando más terreno a los formatos tradicionales.

La sección oficial del festival viene cargada de estrenos. Entre los proyectos seleccionados, seis son estrenos a nivel mundial. Se trata de las webseries `5 baksiv.net´ (Ucrania),  `88th St., A league of Their Own´ (Corea), `Run Rachael Run´ (Singapur),  `1Life´ (Reino Unido), `ONYROS´ (Italia) y `This new world´ (España). La sección oficial incluye además 14  `premiere´ a nivel europeo y los diez restantes, se podrán ver por primera vez en el Estado.

Desde la comedia, el drama o el suspense hasta el género de terror, el fantástico, el thriller, la ciencia-ficción, el documental y también el falso documental (mockumentary), con argumentos reales o imaginarios, el público bilbaíno disfrutará de un trepidante festival Bilbao Web Fest que el año pasado lucía su aforo completo.

Entre las webseries escogidas para participar en la sección oficial, hay tramas de todo tipo. Entre ellas, la comedia australiana ` The wizards of Aus’, que ha dado el salto a la televisión gracias al éxito de las aventuras de unos magos homicidas en un suburbio de Melbourne; la canadiense ‘Supernatural Fandom’, realizada por los seguidores de la famosa serie protagonizada por Jensen Ackles, Jared Padalecki y Jeffrey De an Morgan; ‘Ren: the girl with the mark’, producción británica de ambientación medieval; la estadounidense ‘Black’, que cuenta las misiones de un equipo militar encubierto creado por la CIA compuesto por auténticos ex-veteranos del ejército estadounidense y en la que participan también actores profesionales como Cary-Hiroyuki Tagawa, el villano de la saga ‘Mortal Kombat’; la británica ‘1Life’, que relata la lucha entre cuatro amigos por hacerse por control de la rentable app que han creado; la suiza ‘Arthur’, protagonizada por un metódico asesino en serie que lucha consigo mismo para dejar de matar,  o la  alemana ‘MEM’, que nos traslada a un mundo postapocalíptico en el que la vida sólo es posible en la Antártida.

Algunas webseries como ‘88th Street’ - serie coreana que, aunque no es gratuita, ha cosechado gran éxito  gracias a la participación de estrellas del K-Pop, un estilo musical muy popular en Asia- y ‘Discocalypse’ - una incursión en el subgénero zombi realizada en Alemania- serán presentadas por sus respectivos directores: Junghan Kim y Dirk Rosenlöcher.

Sobre todo para evitar spoilers, el Festival ha elegido proyectar el capítulo piloto de cada una de las webseries a concurso excepto en 8 de los pases, en los que el público verá algún capítulo independiente y especialmente destacable. La duración de los capítulos varía de uno a 20  minutos.

Las proyecciones de la sección oficial se realizarán los días 26, 27 y 28 de octubre en el Paraninfo de Bizkaia Aretoa, con entrada libre hasta completar aforo. Las webseries de esta sección, que reúne las series más internacionales del momento, competirán por los 20 premios que se otorgan dentro de la sección oficial y que se darán a conocer en la ceremonia de clausura del Festival el día 29 de octubre en el Museo Guggenheim. En total, la segunda edición de Bilbao Web Fest tiene programadas la exhibición de más de un centenar de series procedentes de 25 países.

MÁS INFORMACIÓN: www.bilbaowebfest.com

 

 

NAZIOARTEKO PANORAMAKO 30 WEBSERIE HOBERENAK LEHIATUKO DIRA “BILBAO WEB FEST” JAIALDIKO SEKZIO OFIZIALEKO SARIAK LORTZEKO                                                                        

Ukraina, Korea, Singapur, Ingalaterra, Italia eta Espainia Bilboko Jaialdiaren zain egon dira, euren serie digitalen mundu mailako estreinaldirako.

Aukeratutako serieek genero guztietako oso gai anitzak lantzen dituzte, dramatik eta komediatik dokumental faltsura edo zientzia-fikziora.

Bizkaiko hiriburua, gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari den Internetez banatzen diren serieen ikus-entzunezko sektorearen nazioarteko erdigune bilakatuko da.                                                                               Urriaren 26tik 29ra egingo den BILBAO WEB FEST jaialdiaren 2. edizioak, Estatu Batuak, Norvegia, Australia, Italia edo Brasil bezalako 15 herrialdetatik bidalitako 30 serie eskainiko ditu bere sekzio ofizialean. Espainiako serie bakarra (This new world) aukeratu da jaialdiko sekzio ofizialean lehiatzeko. Jaialdiak 20 sari banatuko ditu proiektu irabazleen artean.

Oraindik gaztea den arren, BILBAO WEB FEST Espainian egiten den genero horretako jaialdi garrantzitsuena eta nazioartean oihartzun handiena duena da, eta, gainera, aurten Estatuan egingo den serie digitalen lehenengo Azoka jasoko du. Horrela, Bizkaiko hiriburua Internetez banatzen diren serieen munduko hiriburua bilakatuko da. Ikus-entzunezkoen industrian gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari den sektore horrek sormen eta berrikuntza asko biltzen ditu eta, aldi berean, gero eta leku gehiago ari zaie jaten  formatu tradizionalei.

Jaialdiaren sekzio ofiziala estreinaldiz kargatuta dator. Aukeratutako proiektuen artean, sei mundu mailako estreinaldiak dira. `5 baksiv.net´ (Ukraina),  `88th St., A league of Their Own´ (Hego Korea), `Run Rachael Run´ (Singapur), `1Life´ (Erresuma Batua), `ONYROS´ (Italia) eta `This new world´ (Espainia) webserieak dira. Horrez gain, sekzio ofizialak Europa mailako 14  `premiere´ jasotzen ditu, eta beste hamarrak Estatuan lehen aldiz ikusi ahal izango dira.

Komediatik, dramatik edo suspensetik beldurrezko generora, fantasiazkora, thrillerrera, zientzia-fikziora, dokumentalera eta baita dokumental faltsura ere (mockumentary), errealitatean oinarritutako edo asmatutako argumentuekin. Bilboko ikus-entzuleek, iaz leku guztiak bete zituen Bilbao Web Fest jaialdi bikainaz gozatu ahal izango dute.

Sekzio ofizialean parte hartzeko aukeratu diren webserieen artean mota guztietakoak daude. Horien artean, Melbourneko auzo pobre ba tean aritzen diren mago homiziden abenturek lortu duten arrakastari esker telebistara jauzia eman duen `The wizards of Aus’ komedia australiarra; Jensen Ackles, Jared Padalecki eta Jeffrey Dean Morgan protagonista dituen serie ezagunaren jarraitzaileek egindako ‘Supernatural Fandom’ kanadiarra; Erdi Aroan girotuta dagoen ‘Ren: the girl with the mark’ lan britainiarra; CIAk osatutako ezkutuko talde militar baten misioak kontatzen dituen ‘Black’ estatubatuarra, Estatu Batuetako armadako benetako kide-ohiek osatutakoa, eta ‘Mortal Kombat’ sagako bilaua zen Cary-Hiroyuki Tagawa bezalako antzezle profesionalen partaidetza ere baduena; sortu duten app errentagarriaren kontrola eskuratzeko lau adiskidek duten borroka kontatzen duen ‘1Life’ britainiarra; hiltzeari uzteko bere buruarekin borrokan ari den hiltzaile metodikoa protagonista duen ‘Arthur’ suitzarra; edo bizitzeko aukera bakarra Antartidak eskaintzen duen apokalipsiaren ondorengo mundura eramaten gaituen  ‘MEM’ alemana.

Doakoa ez den arren, Asian oso ezaguna den K-Pop musika estiloaren izarren parte hartzeari esker arrakasta handia lortu duen ‘88th Street’ Koreako seriea eta Alemanian egindako zonbien azpi-generoko ‘Discocalypse’ bezalako webserie batzuk euren zuzendariek aurkeztuko dituzte: Junghan Kimek eta Dirk Rosenlöcherrek.

Spoilerrak saihesteko, batez ere, Jaialdiak webserie bakoitzaren kapitulu pilotua eskaintzea erabaki du, 8 emanalditan izan ezik. Emanaldi horietan ikus-entzuleek kapitulu independente eta bereziki azpimarragarriren bat ikusi ahal izango dute. Kapitulu bakoitzaren iraupena minutu batetik 20 minutura bitartekoa izango da.

Sekzio ofizialeko emanaldiak urriaren 26, 27 eta 28an izango dira Bizkaia Aretoaren Paraninfoan, eta sarrera librea izango da leku guztiak bete arte. Une honetan nazioartean arrakasta gehien duten serieak jasoko dituen sekzio horretako webserieak, sekzio ofizialean banatuko diren 20 sariak lor tzeko lehiatuko dira. Sariak Jaialdiaren amaiera ekitaldian banatuko dira, urriaren 29an, Guggenheim Museoan. Guztira, Bilbao Web Fest jaialdiaren bigarren edizioak, 25 herrialdetatik etorriko diren ehun serie baino gehiago eskainiko ditu. 

INFORMAZIO GEHIAGO: www.bilbaowebfest.com

 

 

CONTACTO / KONTAKTUA

Expogela de BilbaoHistoriko

C/ San Francisco, 32
Bilbao - Bizkaia
48003

e-mail: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.

Teléfono / Telefonoa: 94 679 33 79

 

HORARIO / ORDUTEGIA

HORARIO
LUNES a JUEVES:
9.00 - 14.00 | 16.00 - 18.30

VIERNES: 9.00 - 14.30

ORDUTEGIA
ASTELEHENETIK - OSTEGUNERA:
9.00 - 14.00 | 16.00 - 18.30.

OSTIRALA: 9.00 - 14.30

HORARIO DE VERANO (AGOSTO)
UDAKO HORDUTEGIA (ABUZTUA)

LUNES a VIERNES / ASTELEHENETIK - OSTEGUNERA:
10.00 - 14.00

Cerrado del 19 al 24 de agosto debido a Aste Nagusia.

Aste nagusia dela eta Abuztuko 19tik 24ra itxita egongo da.