• Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.
  • 94 679 33 79
  •   c/ San Francisco, 32 - Bilbao

Ostiral eta larunbat honetan, maiatzak 6 eta 7, Alde Zaharreko XXI. haur eta gazte jardunaldiak ospatuko ditugu, Bilboko Plaza Berrian.

Jornadas infantiles y juveniles del Casco Viejo

Jadanik, hogeita bat urte dira jardunaldi hauek ospatzen direla. UMEAK KALEAN elkartea da jardunaldi hauen bultzatzaile nagusia. Elkarte hau Bilboko 5.barrutian adingabeen eta gazteen aisiaz eta denbora libreaz arduratzen da. Indarrak, ekimenak eta ilusioak batuz, egun honetan haur eta gazteak protagonistak izan daitezen nahi dugu.

Umeak Kalean-ek elkarlanean eta auzolanean apostua eginez, aurten ere, auzoko elkarte eta eragile desberdinak gonbidatu ditu jardunaldietan partaide bihurtu daitezen. Ospakizun honetan parte hartu eta laguntzaile moduan Bidegintza g.e.k., Jatorrak Eskaut Taldea, Mujika Eskolako guraso elkartea (Makuma IGE), Bizi nai dantza taldea, Bilbao Historiko, Alde Zaharreko Merkatarien Elkartea, Bilboko Udala, Zazpi Kale Elkartea, Lur Soinuak musika eskola, Bilbao Musika, Bilbo Zaharra txistulariak, 7 Katu Gaztetxea, Palopalú, Casco Akademy, On Print, Bilboko Konpartsak, Pack & Boxes eta Alde Zaharreko hainbat saltoki eta ostalaritza enpresa ditugu besteak beste.

Hona hemen aurten ere jardunaldi hauek egin nahi izateko arrazoiak:

· Auzoko neska-mutilei kalea itzultzeko beharra. Egunero bertan aritzen garen gizarte eta hezkuntza eragileok adingabeen beharrak eta eskariak lehen eskutik ezagutzeko aukera dugu, eta jardunaldietan hainbat ekintza proposatzen ditugu haiek parte har dezaten.

· Gizartearen parte-hartzea garrantzitsua da gizarte, hezkuntza eta kultura jarduerak garatzeko. Umeak Kalean elkarteak egoki deritzo proiektuarekin jarraitzeari, batez ere auzolanetik eta elkartegintzatik bultzatuta. Hori dela eta, beste elkarte batzuek jardunaldietan parte har dezaten bultzatu nahi da.

Beraz, ekimen honekin hainbat helburu bete nahi ditugu:

· Ume eta gazteekin lan egiten duten talde eta kolektiboen topagunea izatea.

· Auzoko neska-mutilei eta beren familiei aisialdiko ekintza bat eskaintzea, beste neska-mutil batzuk ezagutu ditzaten eta denbora librea modu osasuntsu eta sortzailean erabiltzeko jai gunea izan dadin, kalea berreskuratu, jolas eta gozamenerako toki bihurtuz.

· Haurren eskubideei buruz sentsibilizatzea, bereziki jolasteko eta parte-hartzeko eskubidean.

 

Aurten jardunaldiak egun bitan ospatuko dira, egitarau honekin:

EGITARAUA / PROGRAMA:

MAIATZAK 6, Ostirala / 6 MAYO, Jueves

17:00 - Kalejira: Bilbo Zaharra txistulariak

18:00 - Pregoia: Makuma (IGE/ AMPA Mujika Eskola)

18:15-20:00 - Jolasak kalean / Juegos en la Calle

 

MAIATZAK 7, Larunbata / 7 MAYO, Sábado

11:00 - Kalejira: Trikitopaketa.

12:00 - 15:00 Puzgarriak, tailerrak eta jolasak / Hinchables, talleres y juegos.

Graffiti tailerra (12-18 urtekoentzako)

12:30 - 13:00 Story tellying: Ipuin kontaketa ingelesez/ Contacuentos en ingles.

13:00 - Euskal dantzak: Bizi nai

13:30 - 15:00 Iturri bira: SANTA MARIA kalean

17:30 - 18:30  Magia ikuskizuna: Tor  Magoa

18:30 - Txokolatada

19:00 - 20:30 Perkusio tailerra MUSTA-rekin eta jaiaren amaiera / Taller de percusión y despedida.

 

*Oharra: Edozein zalantza edo argibide eskatzeko hurrengo zenbakira deitu: 94.479.23.29 (Marta Ballesteros García)

CONTACTO / KONTAKTUA

Expogela de BilbaoHistoriko

C/ San Francisco, 32
Bilbao - Bizkaia
48003

e-mail: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.

Teléfono / Telefonoa: 94 679 33 79

 

HORARIO / ORDUTEGIA

HORARIO
LUNES a JUEVES:
9.00 - 14.00 | 16.00 - 18.30

VIERNES: 9.00 - 14.30

ORDUTEGIA
ASTELEHENETIK - OSTEGUNERA:
9.00 - 14.00 | 16.00 - 18.30.

OSTIRALA: 9.00 - 14.30

HORARIO DE VERANO (AGOSTO)
UDAKO HORDUTEGIA (ABUZTUA)

LUNES a VIERNES / ASTELEHENETIK - OSTEGUNERA:
10.00 - 14.00

Cerrado del 19 al 24 de agosto debido a Aste Nagusia.

Aste nagusia dela eta Abuztuko 19tik 24ra itxita egongo da.